Deustuko Unibertsitateak bere ikerketa taldeak indartzeko asmoz doktoradutza-ondoko deialdi berri hau ezarri du. Helburu nagusia garapen zientifiko eta teknologikoa lortuko duen I+G+i (Deusto Advanced Research Centre) bikaintasun-gunea eratzea da, bere emaitzak gizartearen aurrerapena sustatzeko zabalduko dituena. Mota honetako ikerlarien etorrerak, ikerketa eta berrikuntzaren gehikuntza eta dibertsifikazioa ekarriko die Deustuko Unibertsitateko ikerketa taldeei.
Deialdian parte hartuko duten ikerlariek doktore tituluaren jabe izan behar dute:
A mota. 3 urtetik gorako doktore tituluaren jabe izan behar dute eta iker-talde bakoitzaren baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.
B mota. 3 urtetik beherako doktore tituluaren jabe izan behar dute eta iker-talde bakoitzaren baldintza espezifikoak bete beharko dituzte.
Kontratazioaren ezaugarriak
1. Iraupena. Deialdi honen bidez aitortzen diren kontratuek 3 urteko luzapena izango dute, lanaldi jarraituan.
2. Zenbatekoa eta ordainketa modua. Hurrengo diru-kopuruak ezarri dira:
A mota. Urtean 30.000 - 45.000 euro gordineko soldata ezarriko da, 15 hilabeteko kuotetan banatua
B mota. Urtean 28.000 - 36.000 euro gordineko soldata ezarriko da, 15 hilabeteko kuotetan.
3. Baldintzak. Ikerlari-hautagaiaren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko kontratua "ikerlari"mailan izango da.
Bateraezintasun-araubidea
Deialdi honen barruan sinatutako kontratuak bateraezinak izango dira ikerlari hautatuaren beste lan kontratuekin.
Eskaeraren Igorpena
Ikerlari hautagaiek telematikoki bete egin beharko dute eskaera orria eta pdf formatuan bidaliko dituzte dokumentu erantsiak.
Aurkezpen epea: deialdi jarraia (2012-n zabalik).
Jasotako eskaera orriak Ikerketa, Berrikuntza eta Transferentziako Errektoreordetzaren datu-basean gordeko dira eta lanpostu-hutsak daudenean, baldintza espezifikoak betetzen dituzten hautagaiekin harremanetan jarriko gara.